Euskararen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuta, Leioako Kandelazubieta kiroldegia jolastokia bilakatuko da bihar, osteguna, beti ere gure hizkuntza ardatza izanik, udal iturriek zabaldu dutenez. 18:00etan, "Kortxea doktorearen abenturak" izenburuko haurrentzako ikuskizun dibertigarria izango da. Ostean, 19:30ak aldera, Erdizka Lauetan taldearekin euskal dantzez gozatzeko aukera egongo da. Eta, behar bezala amaitzeko, mokadua izango da 20:30ean. Bestetik, larunbatean, abenduak 3, Mendibile Jauregiak ekintza desberdin bi hartuko ditu: batetik, 17:00etan, ipuinak sortzeko tailerra. Eta bestetik, Taberna Kantariak euskal kantak eskainiko ditu. Bestalde, egun berean, Aterpe Leioa Gaztegunean bertso-hop saioa izango dute gonbidapena hartu dutenek. Horiek eskuratzeko bertara jo beharko da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:30etik 20:30era, azken eguna ostirala dela. Argazkian, jendea dantzan Erdizka Lauetan taldearekin / cc-by-sa
dantzan.