Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Sopelan izango direnekin batera, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak hainbat ekimen antolatu ditu Gorliz, Plentzia eta Urdulizko udalekin batera; abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Egunaz gozatzeko asmoz. Aipatu lehenengo udalerrian, bihar, osteguna, hasiko dira ospakizunak. "Morritson eta Gartzia: kultoko antzezlana" komedia ikusgai egongo da Teresianoan, 19:00etatik aurrera. Urdulizen, berriz, ordu bete lehenago hasita, kultur etxean eskainiko du emanaldia Tor magoak. Plentzian, ordea, ostiralera arte itxaron beharko dute. Egun horretan, "Ipuin berotikoak" helduentzako saioa izango da 19:15ean, Goñi Portalen. Eta 20:00etan trikipoteoan abiatruko dira Socairetik, Trikilekuko lagun eta pandero-jotzaileekin batera. Aipatzea Gorlizko graffiti lehiaketan izena emateko (5 euro) bihar izango dela azken eguna. Argazkian, Tor magoa Egizu! euskara taldean antolatutako tailerrean / cc-by Egizu!
Abenduak 4, igandea
13:00 Trikipoteoa, Trikilekuko lagunen, pandero-jotzaileen eta Aratz Dantza Taldearen eskutik, Portalenan. Animatu parte hartzera eta arrantzale zein baserritar arropa janztera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.