Euskararen Eguna ospatuko du Iretargik Urdulizen

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 30a, 11:34

Iretargi Kultur Elkarteak ere hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 3ko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko asmoz. Larunbatean bertan, ipuin kontalari saioa izango da 12:00etan, Urdulizko herriko tabernan, Apika taldearen eskutik. 12:30ean, berriz, trikipoteoan abiatuko dira, Belakoko trobadoreek lagunduta. Bazkaltzeko ordua 15:00etan jarri dute, 15 euroren truke (umeak 5 euro). Hain zuzen ere, gaur da azken eguna txartelak eskuratzeko. Horretarako, herriko tabernara gerturatu edo 636 285 509 telefono zenbakira deitu beharko du oturuntzara joan nahi duenak. Azkenik, sabelak bete ostean, Beñat Ugartetxea eta Etxahun Lekue bertsolariak arituko dira kantu kantari. Argazkian, herri bazkaria aurreko batean Urdulizko herriko tabernan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun