Asturiasko sukaldaritzan murgilduko da bihar eta etzi Leioako Ostalaritza Eskola

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 30a, 17:52

Ostegun eta ostiralean, kalitate markadun produktuez egindako Asturiasko sukaldaritzari buruzko jardunaldiak izango dira Leioa eta Erandioko campusean. Leioa eta Llanesko Ostalaritza Eskolek elkarlanean antolatuta, aipatu bi ikastetxeetako ikasleek beste eskualde batzuetan erabiltzen diren produktuak eta bertako lan egiteko moduak hobeto ezagutzea da ekimenaren helburua, EHUko iturriek adierazi dutenez. Goizeko 8:15ean Lukitxene jantokian abiatuko diren jardunaldietan ikasleek asturiar zaporea izango duten menu bi prestatuko dituzte. Biharkoa hauxe izango da: legatz eta orizioen bonboia; asturiar fabada pantruekerekin; arrain eta mariskoen kaldereta; asturiar txahal biribilki ekologikoak, iberikoak, foie eta trufa; sagar minganaz egindako mousaka eta arroz-esnea. Ostiraleko menua, berriz, hauxe izango da: Cabrales eta basurde kurruskaria Gamouneuren tortu gainean; berdina txangurruarekin; xiaragu fideo eta algekin; gochu astruzeltaren maninak haragi xehatuz beteta; txokolate zuridun pastela eta Afuega'l Pitu. Argazkia: © Leioako Ostalaritza Eskola.

Txemi Santamarina Leioako Ostalaritza Eskolako zuzendariak adierazi duenez, “era honetako jarduerek ikastetxeen arteko harremanak estutzen dituzte, truke gastronomikoa erraztuz, eta eskualde bi hauetan ditugun bertako kalitatezko produktuak promozionatzeko ere balio dute”.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun