Leioako campuseko ikasleen "ongi etorria" jaso zuen astelehenean Isabel Celaak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko aza. 30a, 21:51

Astelehenean, azaroak 28, inauguratu zuten Irakasleen Unibertsitate Eskolaren eraikin berria, Leioa eta Erandioko campusean. Ekitaldian parte hartu zuten, besteak beste, Iñaki Goirizelaia EHUko errektoreak eta Isabel Celaa Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza sailburuak. Hori dela eta, ehun ikasle baino gehiago kontzentratu ziren, beraien ahotsa entzuna izan zedin. Prentsa ohar bidez adierazi dutenez, txistu eta bozinez gain, “Ez zarete ongi etorriak”, “Unibertsitatea Ikasleona! Alde hemendik!” eta “Ikasleon hitza errespetatu” leloak entzun zitezkeen. Ikasleen artean, "eraikin berriaren egoera txarraren, hezkuntzako murrizketen eta kontrol sozialaren inguruko kezkak" ziren nagusi. Beraien ustez, EHUko zein EAEko arduradunak dira "erantzuleak" eta "ikasleen hitza errespetatzea ezinbesteko" ikusten dute. Argazkia: cc-by-nc Topatu.info.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun