Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak Bilboko foru jauregian hartu du gaur Eunate Agirre munduko bodyboard txapeldun berria. Ekitaldi horren bidez, kirolari sopeloztarrak bere ibilbide luzean zehar egindako esfortzua eta Bizkaiaren enbaxadore moduan egindako lana egin izana aintzatetsi nahi izan zaizkio. Horregatik, makila oparitu dio ahaldun nagusiak. Era berean, Jose Luis Bilbaok adierazi du Eunate Agirre mundu osoan zehar jokatutako txapelketetan lehiatu izanak lagundu duela "Bizkaia eta bizkaitarrak ezagutarazten eta gure lurralde historikoa munduan milaka jarraitzaile dituen kirol horren, bodyboardaren, mapan jartzen". Argazkia: © Bizkaiko Foru Aldundia.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!