Etengabe beste helbide batera aldatuko dute

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 1a, 08:41

Eskaintzen duen blog zerbitzua abenduaren 7an bertan-behera utziko duela jakinarazi du Blogsome plataformak. Hartara, etengabe.blogsome.com bitakora ere helbide horretatik desagertu daiteke (Blogsomeren oharrak “blogaren edukia desagertu daitekeela” esaten du). Horren aurrean, blogaren edukiak gorde eta beste plataforma batera joan da Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak, wordpress.com helbidera. "Gauza batzuk aldatuko dira. Plataforma honek ez ditu Blogsomek eskaintzen zituen aukera guztiak ematen, baina orain arteko edukia gorde ahal izateko WP softwarean oinarritutako plataforma batera joan beharren gaude, eta, arazoak arazo, saiatuko gara bloga piskanaka egokitu eta aurrera egiten informazio gune honekin", argitu du errepresioaren kontrako erakundeak. Helbide berria: etengabe.wordpress.com.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun