Arkaitz Goikoetxea getxoztarra Guardia Zibilaren ziegetan

Iñigo Gutierrez algortarra Guardia Zibilaren ziegetan

"Tortura Euskal Herrian" dokumentalaren aurrerapena (© TAT)
Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) dokumental berria aurkeztuko du larunbat honetan, abenduak 3, Bilbon. Hitzordua 11:30ean jarri dute, Bilborock aretoan. "Tortura Euskal Herrian" lelopean, 2008ko uztailaren bukaeran Guardia Zibilak Bilbon, Algortan, Elorrion, Galizian eta Malagan egindako operazioan, Baltasar Garzon Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindutako protokoloaren irudiak ikus daitezke, besteak beste. Aipatu operazioan atxilotu zituzten Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak; eta guztiek salatu zituzten torturak. "Teorian, atxilotuekiko hainbat neurri hartu zituen Guardia Zibilak, tartean, atxiloaldia grabatzekoa. Ahozko epaiketan ziegetako zenbait irudi hartu zituzten, non atxilotuak guardia zibilekin batera agertzen diren pasilloetan gora eta behera", TATek azaldu duenez. Besteak beste, Arkaitz Goikoetxea eta Iñigo Gutierrez ikus daitezke egoera horretan. Horrekin batera hainbat elkarrizketa grabatu dituzte, "torturaren errealitatea" aztertuz ikuspegi ezberdinetatik. Dokumentala espainolez egin dute eta azpitituluak jarri dizkiote euskaraz, frantsesez eta ingelesez. Argazkian, Iñigo Gutierrez algortarra Guardia Zibilaren ziegetan / © TAT.


HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!