Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak jakinarazi duenez, 100 kilometro orduko haize boladak espero dira gaur, batez ere, gune irekietan. Gainera, biharko, lehen elurteak aurreikusi ditu
Euskalmetek. Hori dela eta, tenperaturak 10 graduren bueltan egongo dira kostaldean eta zaparradak ugariak izango dira. Larunbatean, abenduaren 3an, egoerak hobera egingo du. Giroa atseginagoa izango da eta orduak igarota, tenperaturek gora egingo dute. Igandean ostarteak izango dira eta baliteke kostaldean euri txikia botatzea. Astelehenerako ere euria aurreikusita dago eta ipar-mendebaldeko haizeak lagunduta, termometroek behera egingo du berriz ere. Abenduaren 5etik aurrera iragarpenak fidagarritasuna galtzen du. Hori dela eta, egoeraren garapena eta iragarpenen eguneratzeak jarraitzea gomendatu du Euskalmetek. Argazkian, SOS Deiak 112 zerbitzura deitzea gomendatu dute edozein larrialdi egotekotan.