Guzti honek modu zehatzean esan nahi du:
Unibertsitate zerbitzu publiko euskaldunaren defentsa EHUn
• Unibertsitatera bideratutako aurrekontu partidak igo Europako bataz bestea den BPGaren %1,5 lortu arte.
• Unibertsitate autonomia bermatu ahal izateko ohiko gastuetarako aurrekontu nahikoa eta egonkorra.
• Unibertsitate azpiegituren hobekuntza bultzatzea.
• Unibertsitatearen egungo euskalduntze prozesuari eutsi (pertsonalaren formazio ikastaroei eta irakaskuntzaren euskalduntzeari -liburuak, material didaktikoa,…– dagokionean.
Ikasteko eskubidea
Ikas baldintza duinak:
• Ikasteko azpiegiturak bermatzea.
• Garraio publiko duin eta erresidentzia nahikoak ikasleriaren mugikortasuna errazteko.
Ikasle guztien ikasteko eskubidea bermatzea:
• Ez prezio eta tasen igoerei (KPIaren aldaketa azkeneko urteetan).
• Beken zenbatekoen igoera.
• Campus mailako titulazioen egungo eskaintzan murrizketarik ez.
• Ez atzeratu eskaera nahikoa duten ikasketen ezarpena baliabide ezagatik.
Unibertsitatearekin euskaraz mintzatzeko eskubidea bermatzea:
• Unibertsitatearen euskalduntze integralaren prozesua bere horretan mantentzea.
Murrizketarik ez eskubide laboraletan
• Lan baldintzen Akordio erregulatzailearen eta Lan Hitzarmenak betetzea.
• 2010tik datorren soldata zorra onartzea eta eros ahalmena berreskuratzea.
• Akordioak bete: aurrejubilazio ordainak, matrikuletarako laguntzak, 2011ko banakako eta seiurteko deialdiak eta aurrekontu bermeekin, gaixotasun bajetan %100-en kobratzea,…
• Murrizketarik ez ordezkapenetan eta hauen berehalako betetzea
• Murrizketarik ez lanpostuetan eta martxan jartzea aurreikusitako plantilla handitzeak, aurreikusitako LEPak mantentzea.
Aurrekontu parte-hartzaileak
EHUko aurrekontuak osatzeko garaian sindikatu, ikasle elkarte eta erakundeak aurrez kontsultatuak izatea.
Horregatik bilera bana eskatu diogu bai Hezkuntza Sailari bai EHUko Errektore Taldeari gai guztiak hauei buruz hitz egiteko eta konpromisoak eskatzeko. Emandako erantzunen arabera ez dugu baztertzen mobilizazio neurriak hartzea abenduan zehar.
Ikasle Abertzaleak, Ikasle Kontseilua, Lurgorri, ELA, CCOO, EILAS, LAB, UGT eta CSI-CSIF.