Andra Mariko Kroserako izen-ematea astelehen, asteazken eta ostegunetan egin ahal izango da, 20:00etatik 22:00etara, Algortako Kantxa Kirol Moda dendan edo, bestela, Itxas Argia taldearen helbide elektronikoaren bidez: elkartea[abildua]itxas-argia.com. Azken orduko izan-emateak egun berean egin ahal izango dira lasterketa hasi baino ordubete lehenagora arte. Korrikalariak 11:00etan abiatuko dira Andra Mari kiroldegitik. Bederatzi kilometrotako ibilbidea burutu behar izango dute maila guztietako parte hartzaileek. Haurren lasterketa (1998. urtean eta geroago jaiotakoak), berriz, 10:30ean hasiko da eta 2,5 kilometroko ibilbidea burutu behar izango dute parte hartzaileek.
Areeta-Bilbo lasterketa
Abenduaren 11n Areeta-Bilbo lasterketaren 17. edizioa jokatuko da 10:30etik aurrera. Proba Bizkaiko Zubian hasi eta Uribitarteko pasealekuan amaituko da 11.836 metrotako ibilbidea burutu ondoren. Izena emateko epea hilaren 5era arte zabalik egongo da eta salneurria 15 eurokoa izango da. Horretarako BHMren bulegora (Salazar generala, 2. Bilbo) jo beharko dute lasterkariek, 10:00etatik 14:00etara edo 16:00etatik 20:00etara. Telefonoz (944 238 659) zein helbide elektronikoz (bhm[abildua]eventosbhm.com) ere egin daiteke.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.