Leioako Aerocad enpresa kiskali du sute batek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 1a, 23:37

Sute batek erabat kiskali du Leioako Aerocad Rotulos enpresako lantegia. Sua 15:30ean piztu da, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Ke-laino handia sortu da eta Aerocaden inguruko lantegiak hustu egin behar izan dituzte. Hala ere, sugarrek lantegi horretan baino ez dute kalterik sortu. Aerocad enpresa Ibarrabarri industrialdean dago. Suteak ez du kalte pertsonalik eragin, eta suhiltzaileek 16:00ean kontrolatu dute, Herrizaingo Sailaren arabera. Aerocad Rotulos enpresaren webgunearen arabera, enpresak 28 urte daramatza errotuluak egiten eta teknika ezberdinak erabiltzen ditu, besteak beste, ibilgailuetan, kaleetan edo ostalaritzako dekorazio tresnetan lan egiteko. Argazkian, suhiltzaileak artxiboko irudian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun