Atzo, osteguna, Iturriondo kaleko
Ibarrabarri industrialdean izandako sutearen ondorioz, E-17 pabiloia kiskalita geratu zen,
Aerocad Rotulos enpresarena, hain zuzen ere, eta beste sei pabiloiek kalteak jasan zituzten, Leioako udal iturriek zehaztu dutenez. Ostera, ez ziren kalte pertsonalik eman. Udaltzaingoak herritar baten deia jaso zuen 15:34ean suteaz ohartarazten. Segidan poliziek Ibarrabarri industrialdera joan ziren eta hortik larrialdi zerbitzuak koordinatu zituzten, hau da, SOS Deiak eta suhiltzaileak. Minutu gutxi batzuk beranduago suhiltzaileek sutea itzaltzen hasi ziren, 18:00ak arte, zehaztu dutenez. Itzali ostean, estalkia eta eraikinaren egituraren hozteari ekin zioten. Iluntzeko 8ak aldera amaitu zen suhiltzaileen lana. Orduan, Leioako Udaltzaingoak, Herri Babesak, Osasun Teknikariek eta Ur departamentuko teknikariek kalteen balorazioa egin zuten eta, suteak eragindako kea toxikoa zela baieztatu eta gero, inguruan diren etxeetako herritarrak ohartarazi zituzten, gau osoan zehar leihoak eta ateak itxita mantentzeko gomendatuz. Argazkian, suhiltzaileak eta udaltzainak artxiboko irudian.