Olentzeroren lehenengo jaitsiera antolatzeko batzarra egingo dute gaur Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 2a, 14:38

Udaletik Olentzeroren lehendabiziko jaitsiera antolatzen hasiak dira Barrikan. "Zuen laguntza eta partaidetza ezinbestekoa dugu, beraz ekimenaren antolaketa eta apainketan parte hartu nahi baduzu batzarrera hurbildu zaitez!", adierazi dute tokiko iturriek. Gaur bertan izango da bilkura, 19:00etan, udaletxeko beheko solairuan. "Barrikako Kultur Sailetik batzarrean parte hartzera animatzen zaituztegu. Animatu eta parte hartu! Denon artean Olentzeroren Jaitsiera egitea posible izango da lehenaldiz Barrikan", aipatu dutenez. Guztien ideiak kontuan hartuko direla ziurtatu dute. Argazkian, Olentzero eta Mari Domingi eskualdean barrena / © Sopelana.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun