“Historia del abertzalismo virtual" liburua aurkeztuko dute gaur Plaza Beltzan

“Historia del abertzalismo virtual" liburua aurkezteko ekitaldia antolatu du gaurko Plaza Beltza herri kultur-guneak. Hitzordua 19:30ean jarri dute Larrabasterrako Akilino Arriola kaleko egoitzan. Igor Meltxor aipatu lanaren egileak ez ezik, Periko Solabarria ezker abertzaleko buruzagi eta LABeko militante historikoak ere parte hartuko du gaurko saioan. “Historia del abertzalismo virtual" liburuan, EAJren ibilbidea aztertzen Meltxor ortuellarrak, oso ikuspegi kritiko batetik. "Ez da liburu objektiboa", onartzen du, "ikuspegi independentista eta abertzaletik idatzita dagoelako, baina han aipatzen diren adierazpen eta gertaerak ongi dokumentatuta daude". Argazkian, neska bat liburua irakurtzen Plaza Beltza kultur-gunearen inaugurazioan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun