Baina zer espero dezakegu, Bizkaiko Batzar Nagusietan azken egunotan bete den akordioa ikusirik? EAJ eta PPren arteko akordioa aurrekontuetatik haratago doa, eta honek ez dio mesede egingo gure euskararen normalkuntzari. Aurrekontu osoaren %0,52 besterik ez zaio bideratzen hizkuntzaren sustapenari; BILDUn kopuru hori %2koa izan beharko litzatekeela uste dugu. Adibide bezala, Bilbao Jaunak euskararen sustapenerako programetarako 6.781.259 euro emango ditu eta Bilbao Exhibition Center, [BEC]-ek berriz, 12.021.000 euro; eta euskararen sustapenetatik, AZKUE fundazioa 750.000 euro jasoko ditu.
Herritarrak gara euskara erabiltzeko, eta Euskal Herri euskalduna berrosatzeko eragile, babesle eta berme. Horrenbestez, ezinbestekoa da herri gogoa indartzea.
Beharrezkoa da gaurdanik, gure Lurralde historikoan eta Euskal Herrian, euskarazko elebitasuna praktikan jartzea eta norabide horretan ondorengo konpromisoak hartu beharko lituzke Foru Aldundiak:
1.- Bizkaiko Foru Aldundiak bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileen euskalduntzea bultzatu eta bermatzeko.
2.- Bizkaiko Foru Aldundiak bere esku dagoen guztia egingo du bere zerbitzu publikoak eskaintzen dituzten langileen lehen hitza beti euskaraz izan dadin.
3.- Bizkaiko Foru Aldundiak bere esku dagoen guztia egingo du bere barne funtzionamendua euskaraz izan dadin.
4.- Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde historiko honetako euskal komunitateak dituen hizkuntza eskubide indibidual eta kolektiboak bermatze aldera, Euskal Herrian eta atal zein arlo ezberdinetan, euskaraz bizitzeko eskubidea helburu duen plangintza integrala garatzeko konpromisoa hartzen du.
Beraz, egun berezi honetan, hausnarketa egitera animatu.
Ez da nahikoa euskararen alde egotea, erabileran oinarritu eta aurrera egin behar dugu.
Lehenengo hitza euskaraz toki guztietan.
Eta kontuan izan kantaren letra:
“ez al dakizu euskara dela
Euskaldun egiten gaituena…”
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna