Getxoko Udalak Kirol Portuko diskoteka eraikitzeko lanak gelditzea agindu du, instalazio berri horretako sustatzaileek obra eta jarduerarako udal lizentziarik ez dutelako, tokiko iturriek adierazi dutenez. "
Quality dantzalekuaren elkarte sustatzaileko arduradunek obra eta jarduerarako baimena hurrengo egunetan eskatuko balute ere, lizentzia eskuratzeko administrazio-izapidearentzat ezarritako epeek ez lukete ahalbideratuko obrak urtea amaitu aurretik hastea, eta hortaz, lan horiek amaitutakoan, ezta Gabon zahar gauean dantzalekua irekitzeko behar den baimena lortzea ere", azaldu dute. Udalak egoera horretaz ohartarazi nahi du, "aipatu diskotekako sustatzaileek dagoeneko salgai baitituzte jendearentzat urte-amaierako kotiloirako sarrerak". Halaber, "udal marka korporatiboa modu okerrean eta baimenik gabe erabiltzen ari den" blogaren aurkako lege-prozedurak abiatu ditu tokiko erakundeak. Blog horretan aipatu diskotekako gabon zaharreko kotiloirako sarrera salmenta iragartzen dute. Getxoko Udalak txartel salmenta horrekin zerikusirik ez duela zehaztu du. Argazkian, Getxoko Kirol Portua gauez / cc-by-nc-sa
gazskoin.