Unai Elorriagak idatzitako ipuinean, pertsonaia xelebre batzuei gertatzen zaizkien pasadizoen bidez, trikitiaren nondik-norakoak azaltzen dira: nondik datorren, zelan jotzen den, zeintzuk erritmo erabiltzen diren, eta abar. Istorioan zehar pertsonaiek hainbat kanta abesten dituzte, diskoan biltzen direnak hain zuzen ere. Kanta horien letrak ipuinean txertaturik ageri dira, baita pieza horiek trikitiarekin jotzeko partiturak ere.
Partiturak trikitia ikasleei zuzenduriko oharrekin ageri dira, kasu bakoitzean nota non dagoen edo zein atzamarrekin jo behar den jakiteko. Liburuaren amaieran aipaturiko oharrak ulertzeko argibideak eskaintzen dira.