Ana Maria Gonzales 26 urteko gaztea Peruko etorkin eta jendarte integratzailea da. 2007an bere praktikak Aspace elkartean egitera sartu zenez geroztik "oso era aktiboan hartu du parte astialdirako zerbitzuan, gogo eta ahalmen handiz, gorputz eta buruz arituz". Besteak beste, aisi klubean, senideentzako atseden ekimenean, egun bateko txangoetan, atzerrirako bidaietan edota udako kanpamenduetan kolaboratu du.
Bestalde, Asebi elkarteak 25 urte daramatza bizkarrezur bifidoa duten pertsonen bizimodua hobetzen alde lan egiten. Egun, 350 kide ditu Bizkaia osoan eta urte hauetan emaitza positiboak lortu ditu, tartean, bizkarrezur bifidoa duten ikasleak gizarteratzeko laguntzak lortzea zein gurasoentzako jarduerak egitea, beren seme-alabei heziketan laguntze aldera.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.