Hiru egunez Areetako Xake plazako orain arte anonimo izan diren baina etorkizun oparoa duten artisten lanen erakustoki erraldoia izango da. Erakusketak oso genero ezberdinak hartzen ditu: pintura, eskultura, argazkia, bideoa, marrazkia eta grabatuaz gain, estetika erlazionaleko lanak egongo dira ikusgai. Horrela, ekitaldi honetara datozen bisitariek ikuspegi oparoa izango dute begien aurrean. Getxoarten aukera artistiko guztiak sartzen dira, proiekturik pertsonalenetatik hasita eta talde proiektuetaraino. Gainera, euskal arte produkzio garaikidearen orainaren eta etorkizunaren irudi bizia da. Aurtengo partaide gehienek Euskal Herriko Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean ikasten dute. Getxoartek lankidetza estua dauka fakultate horrekin hain zuzen ere.
Nobedadeak
Aurtengo nobedadeei dagokienez, batetik, bisita gidatuak egiteko aukera eskainiko da (hilak 3 eta 4, 18:00etan; aurretik izena emanda). Bestetik, gaztetxoek arte sortu berriaz gozatu ahal izango dute haurrentzako tailerretan (hilak 3 eta 4, 12:00etatik 13:30era; aurretik izena emanda).