Abenduaren 13an hiru orduko lanuztea (09:45etik 12:45era) eta hilaren 21eko Santo Tomas egunean 24 orduko beste bat egitea onartu zuten atzo
Metro Bilbao garraio enpresako langileek, goizean eta arratsaldean egindako batzarretan. Horietan 140 bat langilek parte hartu eta "%85ek" lanuztea babestea erabaki zuten, sindikatuetako iturriek jakitera eman dutenez. "Zuzendaritza hitzarmena urratzen ari" dela salatu nahi dute ekintza horiekin. Era berean, zuzendaritzak "langileen kopurua handitzeko, mantentze-lanak berregituratzeko, Gabon-gaueko zerbitzua, gidarien txandak antolatzeko… zenbait akordio bete ez" dituela salatu dute sindikatuek. Bitartean, Loly de Juan Metro Bilbaoko presidenteak "zentzutasuna" eskatu die langileei, hilabete honetarako deituta dauden greba egunak saihesteko. Horren ondotik, Santo Tomas egunean hainbat geltoki ixtea aztertuko dutela iragarri zuen atzo De Juanek, metroaren bosgarren bagoiaren aurkezpen ekitaldian egindako adierazpenetan. Argazkian, metroko langileak San Inazioko geltokian protestetako batean / ©
LAB Metro Bilbao.