Ertzaintzak 45 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo Leioan, 10 urteko neskato bat hartu eta etxebizitza baten trastelekuan eraso egiten saiatzea egotzita. Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak adierazi duenez, 20:00ak inguru gertatu zen erasoa, gizonezkoa etxebizitza batera sartu, neskatoa hartu eta trastelekura eraman zuenean. Gaztea inondik inora azaltzen ez zela ikusita, bizilagunak bila hasi ziren eta eskaileretatik jaisten ikusi zuten gizonezkoa. Eskuan labana zeraman arren, bizilagunek geldiaraztea lortu zuten. Minutu batzuk beranduago Ertzaintza eta udaltzainak iritsi ziren eta gizona atxilotu zuten. Labanarekin bizilagunak erasotzea saiatu zen, polizia iturrien arabera, eta azkenean ustezko erasotzaileak toraxean zauri bat egin zuen. Argazkian, iazko uztailaren 11n Itzubaltzetan izandako bortxaketari 350 bat auzotarrek erantzun zioten elkarretaratzea eginez.