Zorion Salsamendi, Eneko Bilbao eta Iker Mendizabal bilbotarrekin batera, Borja Gutierrez “Bakerito” preso berangoztarra epaitu zuten joan zen astean Parisen. Epaiketa maiatzean eginiko lehen prozesu baten errepikapena izan da. Izan ere, orain dela sei hilabete egindako epaiketa hartan auzipetuei ezarritako zigorrak oso baxuak zirela argudiatuta fiskalak helegitea jarri zuen, prozesua berriz errepika zezaten,
Bilboko Branka agerkariak zabaldu duenez. Helegitea onartu egin zuen Frantziako Estatuko Justiziak eta horren ondorioz epaiketa berriz errepikatu dute. Borja Gutierrez errefuxiatu berangoztarra
2006ko abenduaren 2an atxilotu zuen Frantziako Poliziak, Bilbao eta Salsamendirekin batera, ETAko kideak zirelakoan. Egun, La Santeko espetxean daukate eta datozen hilabeteotan berriro epaituko dute beste prozesu batzuengatik. Argazkian, Sei Herri elkarteak atzo Berangon egindako ibilaldi neurtuan espetxeratutako herrikideak gogoratu zituzten.