Hautaketa egiterakoan kontuan hartuko da pertsonak langabezian daroan denbora. Horrez gain beste hauek ere baloratuko dira:
- Etxeko laguntzaileak: prestakuntza ikastaroak, arautuak eta ez arautuak, lanpostuarekin zerikusia dutenak, 300 ordukoak edo iraupen luzeagokoak. Bestetik, baloratuko da gutxienez urtebeteko lan esperientzia izatea etxeko laguntzaile lanetan.
- Administrari laguntzaileak: prestakuntza ikastaroak, arautuak eta ez arautuak, lanpostuarekin zerikusia dutenak, 300 ordukoak edo iraupen luzeagokoak. Bestetik, baloratuko da gutxienez urtebeteko lan esperientzia izatea administrari laguntzaile lanetan edo antzekoetan.
- Obrako enkargatua: gutxienez urtebeteko lan esperientzia izatea obrako enkargatu lanetan.
- Aisialdiko begiraleak: euskara jakitea, bigarren hizkuntza eskakizuna edo baliokidea izatea.
Aurkeztu beharreko agiriak:
- Errolda ziurtagiria.
- Nortasun agiriaren fotokopia
- Lan-bizitza, 2011ko azaroaren 30etik hona emandakoa
- Bizkaiko Foru Aldundiak emandako ziurtagiria, Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duela egiaztatzeko (Nicolas Alkorta kalea 4. Bilbo) edota
- Gizarte Segurantzak egindako egiaztagiria, kontribuzio-prestaziorik ez duela jasotzen egiaztatzeko (Iruña kalea 13, Deustua).