Ibilgailu batek gizonezko bat harrapatu du Asuako errotondan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 5a, 12:51
Gizonezko bat zauritu da astelehen honetako lehen orduetan kotxe batek harrapatuta Erandion, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. Ezbeharra goizeko 7:25 aldera jazo da BI-634 errepidean, udalerrirako sarreran, Asuako errotondan. Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute eta ez dute haren egoeraren berririk eman. Bestalde, Ertzaintzak 15 gidari atxilotu ditu asteburuan Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako errepideetan, edari alkoholdunen eraginpean gidatzea egotzita. Atxiloketa horietako bat Sopelan egin zuten larunbatean poliziek, Herrizaingo Sailak adierazi duenez. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun