Andre Maria Sortzez Garbiaren eguna ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi prestatu ditu ostegun honetarako, abenduak 8,
Gorlizko Udalak. Goizeko hamarretan hasita eta arratsaldeko hiruak arte, jarduera anitz hartuko ditu Eliz plazak. Batetik, Gabonetako azoka egingo dute. Bestetik, karakol txapelketa gastronomikoaren hirugarren edizioa jokatuko dute bertan. Azkenik, txikiek umeen parkea izango dute. Bitartean, 11:30ean egingo dute meza, Lirain abesbatza gorliztarrak abestuta. 12:30ean, berriz, 12 urtetik beherako umeentzako karakol lasterketa izango da eta, ordu erdi beranduago, hamaiketakoa Goskoa elkartearen eskutik. Bitartean, sariak 14:15ean banatuko dituzte. Arratsaldean, dantzatzeko aukera egongo da, 18:00etatik 21:00etara bitartean, Aire Aire taldearen eskutik. Argazkian, Eliz plazan izango dira ekitaldi guztiak / © Gorliz.net.