Bikotekidea eraso duelakoan gizon bat atxilotu dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 5a, 13:57

Ertzaintzak bi gizonezko eta emakumezko bat atxilotu ditu asteburuan, bakoitzak bere bikotekideari erasotzea egotzita. Atxiloketetako bat Getxo udalerrian gertatu zen. Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak zabaldutakoaren arabera, larunbatean, 20:30ak aldera, gizon bat harrapatu zuten ertzainek, zehaztu ez duten kafetegi batean. Dirudienez, neskalaguna lepotik heldu eta eraso egin zuen ondoren, polizia iturriek diotenez. 46 urteko gizonezkoa kafetegiko gainontzeko bezeroek geldiarazi behar izan zuten, Ertzaintza heldu baino lehen. Argazkian, Algortako Bilgune Feministaren protesta bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun