Herri eskolak izango dira bihar Leioan eta Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 5a, 20:12

"Jaiegun arrotzei intsumisioa" eginez, biharko, abenduaren 6ko Espainiako Konstituzio Egunerako, herri eskolak antolatu ditu Ikasle Abertzaleak (IA) erakundeak. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Askartza ikastetxe katolikoko IAk Leioako Sakoneta hezkuntza zentroan egingo ditu jarduerak, egutegi propioaren aldarrikapenarekin. "Izan ere, arazoak izan dituzte haien ikastetxea ireki ahal izateko, aurreko herri eskoletan bezala", ikasle antolakundeak azaldu duenez. Horrenbestez, goizeko 10etatik aurrera, mural tailerra, hitzaldia, hamaiketakoa eta dantza tailerra izango dira. Leioatik irten gabe, Betiko ikastolan ere egingo dituzte herri eskolak; goizeko 9:30etik aurrera, ezagutza jolasak, hamaiketakoa, hitzaldia eta herri kirolak izango direla. Azkenik, Getxoko Aixerrota institutuan gosaria egingo dute goizeko 9:30ean; eta ondoren, jolasak, hitzaldia, luncha eta argazkia. Argazkian, iazko abenduaren 6an Aixerrotan egindako herri eskola.

Leioa:

Askartzako IAk deituta, Sakoneta ikastetxean izango dira herri eskolak.

10:00 Mural tailerra.
11:00 Hitzaldia.
12:00 Hamaiketakoa.
12:30 Dantza tailerra.

Betiko ikastolan.

09:30 Ezagutza jolasak.
11:00 Hamaiketakoa.
11:30 Ikasle eta gazte mugimenduaren garrantzia.
13:00 Herri kirolak.

Getxo:

Aixerrotako IAk deituta, institutuan bertan egingo dituzte herri eskolak.

09:30 Gosaria.
10:30 Jolasak.
12:00 Hitzaldia.
13:30 Luncha eta argazkia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun