LAB: "Inposaturiko jai iraingarriei intsumisioa! Herri bat gara!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 5a, 20:29

Bihar, abenduak 6, jai egun inposatuen aurrean lan eguna izango du LABek. Ohiko ordutegiarekin egoitza guztiak zabalik izango ditu sindikatuak, eta bere jarduerekin jarraituko du biharkoan ere. LABek biharko jarriak dituen hitzorduen artean, honako bi hauek: egunari lotuta, elkarretaratzea egingo du LABek Gasteizen, 13:30ean, Andra Mari Zuriaren plazan, egutegi propioaren alde, "Inposaturiko jai iraingarriei intsumisioa" Herri bat gara!" lelopean. Lan esparruan, berriz, eraikuntza arloan abian den kanpainarekin jarraituz, eraikuntzako obra guztietan salaketa eguna deitua du LABek biharko. Eraikuntzako arduradunak eta delegatuak obraz obra ibiliko dira, probintzia mailako hitzarmenak aplikatu gabe jarraitzen dutela eta patronalak hitzarmenen negoziazioak blokeo egoeran mantentzen dituela salatuz.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun