Kirol Portuko Quality dantzalekua eraikitzeko lanak geldiarazteko erabakia iragarri zuen joan den ostiralean Getxoko Udalak. Gaurkoan, berriz, orduko prentsa oharrean azaldutako "puntu guzti-guztiak" berretsi egin ditu tokiko erakundeak. Beraz, diskoteka ezin izango dute zabaldu behar diren baimenak lortu arte. Hala ere, horren sustatzaileek baimenak eskatuta dituztela aitortu dute udal arduradunek. Gaur goizean izandako bileran, jardueraren bultzatzaileek Gabon Zahar gauean kotilioia ospatzeko "erabilpen puntual posiblea" egitea planteatu dute, tokiko erakundetik jakinarazi dutenez. "Hori, 700 pertsona baino gehiagorentzat egitea aipatu dutenez, baimena ez dagokio Udalari, baizik eta Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingoko Joko eta Ikuskizunetako Zuzendaritzari, bere eskuduntza delako", azaldu dutenez. Argazkian, Getxoko Kirol Portua gauez / cc-by-nc-sa gazskoin.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!