Argala faxismoaren biktima dela aldarrikatuko dute larunbatean Udondo gaztetxean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 6a, 10:15

Abenduaren 21ean beteko dira 33 urte Jose Miguel Beñaran Ordeñana "Argala" ETAko militante historikoa erail zutenetik. Bere autoaren azpian jarritako lehergailu batez hil zuten Angelun. Ekintza Batallon Vasco Español (BVE) delakoak hartu zuen bere gain. Horrenbestez, larunbat honetan, abenduak 10, hainbat ekitaldi izango dira Leioako Udondo gaztetxean Arrigorriagakoa gogoratzeko. 12:30ean, "Argala, borrokalari antifaxista" izenburuko hitzaldia emango du Txema Uriarte historialariak. 15:00etan, berriz, herri bazkaria egingo dute. Bazkalosterako, "Operacion Ogro" filmaren proiekzioa (17:00) prestatu dute. Amaitzeko, 20:30etik aurrera Erasoka eta Baltzak taldeek emango dute kontzertua. Sarrera 3 eurotan egongo da. Argazkian, Argala gogoratzeko kartela 2009ko Gudari Egunean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun