Abisu horia ezarri dute biharko izozteak direla eta

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 6a, 22:03

Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei aurre egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak abisu horia ezarri du asteazken honetarako Araba, Gipuzkoa eta Bizkaian, barnealdeko zenbait puntutan muturreko tenperaturak direla eta, izotzaldiak eman daitezkeelako. Euskalmeten arabera, asteazken honetarako zeru hodeitsuak izango ditugu gurean eta baliteke euri txikia izatea, kostaldean bereziki. Gainontzeko zonaldeetan ostarte handiak izango dira. Haizeak zakar joko du tarteka, batez ere kostaldean eta mendiko zonaldeetan eta egunaren lehenengo partean. Argazkia: cc-by-sa peru, lili eta marije.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun