Trikitiaren historiari buruzko ikastaroa egingo dute hilaren 16an Itzubaltzetan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 6a, 22:56

"Euskal Herriko triki musikaren historia" izenburuko tailerra eskainiko dute hilaren 16an, ostirala, Itzubaltzeta / Romoko kultur etxean (Lope de Vega 12), 19:00etatik aurrera. Dohainik izango da, baina plaza mugatuak dira. Beraz, izena eman beharko da lehenbailehen. Dagoeneko zabalik dago apuntatzeko epea Getxoko Kultur Etxean, Itzubaltzetan (944 649 133) zein Algortan (944 914 080). Korrontzi taldeko Agus Barandiaran eta Ander Hurtado de Saratxo taldekideek eta Baga Bigako Ritxi Aizpuru musika editoreak emango dituzte eskolak. "Era entretenigarrian, trikitiaren tradiziozko doinuetara gerturatzeko aukera egongo da tailer honetan, gaia ezin hobeto ezagutzen duten adituen eskutik", antolatzaileek azaldu dutenez. Argazkian, trikitilariak Erandion barrena.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun