Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatuko dute aurten Barrikan, Deklarazio Unibertsalaren ondorengo oinarrizko printzipioan oinarrituz: "Gizabanako orok bizitzeko, askatasunerako eta bere pertsonaren segurtasunerako eskubidea du" (3. artikulua). Horren harira, larunbat honetan, abenduak 10, hitzaldia eskainiko du Javier Galparsoro EAEko CEAReko presidente eta abokatuak. Hitzordua 12:30ean jarri dute udaletxeko beheko solairuan. Galparsoro orain dela 20 urte baino gehiago hasi zen lanean Errefuxiatuen Laguntzarako Espainiar Batzordean. Asilo eta Atzerritartasun Zuzenbidean da irakasle, gaia horren inguruan orotariko komunikabideetan zein espezializatuetan ere hamaika artikulu eta hainbat liburu idatzi dituelarik. Argazkian, Javier Galparsoro / cc-by-nc-nd agirregabiria.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!