Gabonetarako ikastaroa antolatu du Leioa Saskibaloi Taldeak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 6a, 23:43

Gabonetako topaketak antolatu ditu aurten ere Leioa Saskibaloi Taldeak. Saioak Kandelazubi kiroldegian izango dira abenduaren 26tik 30era arte, 9:30etik 13:30era. Udal iturriek gogoratu dutenez, ikastaroa bereziki 6 eta 14 urte bitarteko gazteei dago zuzenduta. Prezioa desberdina izan daiteke: ume batek izena ematen badu 50 euro, neba-arreba bi badira 70 euro, eta hiru neba-arreba baldin badira 90 euro. Izena emateko Kandelazubieta edo Sakoneta kiroldegira jo daiteke edota www.leioasbt.com web gunearen bitartez. Argazkia: © Leioa Saskibaloi Taldea.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun