Behin eskabide guztiak jasota, Jazzaldiaren epaimahaiak hautagaien behin-betiko aukeraketa egingo du martxoan. Hil horretan bertan finalean parte hartuko duten taldeen izena jakinarazi egingo da. Ohikoa denez, hautatutako lau finalistek esku-dirua jasoko dute, kontzeptu guztiak barne (bidaia, egile-eskubideak...), eta egonaldia antolakundearen esku egongo da.
Sariak
Finalista bakoitzak jaialdiko lehenengo lau egunetako batean joko du eta irabazlea berriro arituko da azken egunean. Sariei dagokienez, 3.750 euro jasoko dituzte irabazleek eta disko bat grabatuko diete zuzenean. Bigarren sariari 1.500 euro dagozkio eta, azkenik, bakarlaririk onenak 750 euro irabaziko ditu. Halaber, talde irabazleak Arriolako Jazz-Blues Jaialdian, Eibissako Jazzaldian eta Hoeilaarteko (Belgika) Nazioarteko Jazzaldian parte hartzeko aukera izango du, Getxoko Kultur Etxeak horiekin dituen hitzarmenei esker.