Leioak bere nekazari sustraietan atzera egingo du igande honetan herriaren erdigunean egingo duten Nekazari eta Abeltzaintza Azokaren 24. edizioaren bitartez. Ospakizun berezi horrek gero eta bisitari gehiago biltzen ditu, Bulebarrean zein Jose Ramon Aketxe eta Errekalde plazetan. Horrenbestez, 10:00etatik 15:00etara, Euskal Herriko hainbat toki desberdinetik etorritako dozenaka ekoizleren produktuak egongo dira ikusgai eta dastagai. Bestalde, betiko arraza eta animaliak izango dira Leioan: behiak eta idiak, Bulebarrean; eta zaldiak, ahuntzak eta hegaztiak, Errekalde plazan. Goiza alaitzen, Orpheo ganbera abesbatza, trikitilariak eta txistulariak ibiliko dira. Idi-gurdian igo nahi duenak, berriz, Bulebarrera hurbiltzea besterik ez du izango. Argazkian, abelburuak ere izango dira Leioako Nekazari eta Abeltzaintza Azokan / © Leioa.net.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!