Gobernuz kanpoko hogei erakundek parte hartuko dute igande honetan, abenduak 11, "Getxotik Mundura Mundutik Getxora" lelopeko 14. topaketan. Areetako Xake plazan jarritako karparen pean, besteak beste, ohiko GKEn Azoka, proiektuei buruzko performance eta informazioa, bidezko merkataritzako produktuen zozketa eta dastatzea, ipuin kontalaria eta birziklapenari eta Saharari buruzko tailerrak izango dira. “Udalerrian oso finkatuta dagoen ekimena da eta, horrekin, Iparra eta Hegoaren artean dagoen desberdintasun estrukturalaren ondorioz hainbat herrialdetan bizi diren errealitate latzaz sentsibilizazio mezua igorri nahi dugu. Aldi berean, GKEak, parrokiak eta lankidetzako taldeak aurrera eramaten ari diren lan ona udalerriko herritarrek ezagutzea ere nahi dugu, hain zuzen ere Udalaren laguntzen bitartez aipatutako herrialdeetako garapenean eragina duten proiektuak”, nabarmendu du Imanol Landa alkateak. Ordutegia 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:00etara izango da. Argazkian, "Getxotik Mundura" topaketen artxiboko irudia / ©
Getxoko Udala.