Gabonetarako dozena bat topaketa antolatu dituzte Getxoko kirol taldeek

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 7a, 13:27

Getxo Kirolak udal erakundearekin elkarlanean, Gabonetako oporraldirako hamabi kirol topaketa eskainiko dituzte beste horrenbeste taldek. Horrenbestez, gimnasia erritmiko, eskubaloi, errugbi, saskibaloi, igeriketa, tenis, karate eta futbolean aritzeko aukera izango dute neska-mutil getxoztarrek. Berrikuntza gisa, kirol egokituko topaketa ere egongo da, 6 eta 12 urte bitarteko ume elbarrientzat. Bere aldetik, Fadurako Txikiguneak ordutegi berezia eskainiko du abenduaren 26tik urtarrilaren 5era bitartean. Aipatu zerbitzua 3 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago eta, parte hartu nahi den ordu edo egun-kopuruaren arabera, prezioa 44 eta 85 euro bitartekoa izango da. Txikigunearen gaineko informazio gehiago 946 016 092 telefono zenbakiaren edota txikigune[abildua]gmail.com helbide elektronikoaren bitartez eskura daiteke. Argazkian, hainbat haur tenisean jolasten Faduran / © Getxo.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun