Igande honetan, hilak 11, urteroko gala egingo du
Algortako Bertsolari Eskolak (ALBE). Bertso urtea agurtzea helburu duen ikuskizunean, besteak beste, Balendin Enbeita Bertso Paper Lehiaketako X. edizioko sariak banatuko dituzte. Bestalde, orain hamar urte hasitako ohiturarekin jarraituz, urteko errepasoa egingo dute argazkien bidez. Horretaz gain, bertso-saioa ere izango da, eskolako Xabi Paya eta Jone Uria algortarrak, Balendin Enbeita Bertso Paper Lehiaketaren azken irabazlea den Aitor Mendiluze irurarrak eta Julio Soto iruindarrak abestuko dutela, Maite Berriozabalen aginduetara. Antolatzaileen esanetan, lunch-a eta "sorpresa ugari" ere izango dira. Ekitaldia, arratsaldeko 6etan hasiko da, Algortako Villamonte kaleko kultur etxean. Argazkian, Aitor Mendiluze bertsolari irurarrak irabazi zuen
orain dela bi urteko lehiaketa “Nork ez du lorerik entzun?” bertso sortarekin.