Bi gazte zauritu dira Avanzadan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 8a, 20:13

Auto istripu baten eraginez, bi mutil gazte zauritu dira gaur goizean Avanzadako errepidean eta Gurutzetako ospitalera eraman behar izan dituzte. Herrizaingo Sailak zabaldu duenez, zaurituek 22 eta 27 urte dituzte. Istripua BI-637 errepideak Leioan duen tartean gertatu da, goizeko 6:30ak aldera. Ordu horretan, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiak direla medio, Citroen C4 eta Ford Focus modelotako bi autok talka egin dute Bilboko norabidetik zirkulatzen zutenean. Istripuaren eraginez, bi gazteek osasun arreta jaso dute Gurutzetako ospitalean. Ertzaintzak, bere aldetik, errepidea itxi eta alboko bide batetik desbideratu du trafikoa. Garbiketa lanak egin ondoren, Avanzadako errepidea zabaldu dute berriro, goizeko 8ak emateko zeudela. Argazkian, Ertzaintzaren trafiko kontrol bat, artxiboko irudian / cc-by Irekia.net.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun