Areetako mendizale bat erreskatatu dute gaur arratsaldean Pirinioetako Auñamendin, ehun metrotako erorialdia pairatu ostean. Efe albiste agentziak zabaldu duenez, 34 urteko kirolzaleak orkatila apurtu eta hainbat kolpe jaso ditu mendian izandako erorialdiaren eraginez. Mendizalea Auñamendiko hego aldean eta gailurretik gertu zebilen erori denean. Nafarroako larrialdietarako zerbitzuen koordinazioak 14:01ean izan du istripuaren berri, areetarraren lagun baten ahotik. Handik gutxira, Izabako osasun etxeko guardia medikuak eta Guardia Zibilaren Mendiko Eskuhartze eta Erreskate Taldea bertaratu dira Nafarroako Gobernuaren helikopteroan. 15:12erako erreskatatu dute mendizalea, Izabara garraiatu dute helikopteroz, eta bertatik anbulantziaz Iruñeko ospitalera eraman dute. Argazkian, Auñamendiko tontorra / cc-by-nc-sa
Ibai Lemon.