Gaur hamahiru urte dira Ricardo Guerra
Frente Atleticoko Bastion talde faxistako partaideak Aitor Zabaleta Kortazar gazte realzalea labankada batez hil zuela, Madrilgo Vicente Calderon estadioaren aurrean. Bada, urtero legez, abenduan zehar hainbat ekitaldi egiten ari da Zabaletaren oroimenez. Besteak beste, bihar, ostirala, Kolektibo Norte Erandio eta HNTren ekimenez, "Ojos que no ven, victimas del fascismo desde la transicion" dokumentalaren bideo-emanaldia hartuko du Itzubaltzeta / Romoko gaztetxeak, 20:00etatik aurrera. Baina Zabaletarena ez da gaztetxe horrek asteburuan hartuko duen oroit-ekitaldi bakarra. Iazko ekainean zendu zen Txapel HNTko kidea ere omenduko du Athletic-zale taldeak. Larunbatean, arratsaldeko 8etan, kontzertua eskainiko dute bere omenez. Disturbio 77 galiziarrak, Esteka basauritarrak eta Arratiako Materia Gris musika taldeak arituko dira oholtzaren gainean. Sarrera atean bertan hartu ahal izango da, hiru eurotan. Azkenik, Aitor Zabaletaren aldeko ekimena igandean jarraituko du, San Mames zelaiko txardeldegiaren aurrean. Bertan ibaetarraren aldeko elkarretaratzea egingo dute, 19:15ean. Argazkian, pasa den azaroaren 12an,
eraildako militante antifaxistei Erandion egindako gorazarrearen irudi bat.