Eusko Jaurlaritzaren
Herrizaingo Sailak larrialdi kimikoetarako sirenak aktibatuko ditu datorren astean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat herritan simulazioak egiteko. Helburu nagusia, herritarrek isuri toxikoren bat izanez gero nola jardun behar duten barneratzea da, azpimarratu dutenez. Abenduaren 13a eta 16a artean egingo dira simulazioak, Lantaronen (Araba), Hernanin (Gipuzkoa) eta Alonsotegi, Gueñes, Muskiz, Abanto Zierbena, Zierbena eta Santurtzin (Bizkaia). Hain zuzen ere, asteazkenean, hilak 4, Santurtzin, Bilboko Portuan, piztuko dituzte sirenak, 12:30ean. Eta horiek Getxo udalerrian ere entzun ahal izango direla ohartarazi du Herrizaingo Sailak. Azaldu dutenez, simulazioek irauten duten bitartean sirenek uhindun seinalea igorriko dute laino toxikoaz ohartarazteko eta 30 segundo iraungo duen beste seinale lau batek, berriz, alarma amaitu dela adieraziko du. Argazkian, Santurtziko portua / cc-by
Iker Merodio.