Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, hainbat errepide moztuko dituzte bihar Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 10a, 11:27

Leioako XXIV. Nekazaritza eta Abeltzaintza Azoka dela eta, igande honetan, abenduak 11, trafikoa etenik egongo da hainbat errepide tarteetan, goizeko 7etatik 16:00ak arte. Sabino Arana eta Luis Bilbao Libano doktorea kaleen arteko zatia moztuko dute, Getxotik Bilborako noranzkoan. Horretaz gain, Iturribideko elkargunearen (noranzko aldaketa) eta Elexalde arteko tartea egongo da itxita, Bilbotik Getxorako noranzkoan. Baita Elexalde-Sarrienako igo zein jaisteko tartea ere. Getxotik eta Bilbotik doazen ibilgailuek, ahal bada, Avanzadako tuneletik joango dira. Bestalde, San Juan, Iturribide, Ikea, J.R. Aketxe eta Errekaldeko auzokideek, derrigorrez Mendibiletik sartu eta irten beharko dute. Argazkian, garabia autoa eroaten Leioan.

Dena dela, ibilgailuentzat itxita egongo den aldea behar bezala markatzeko seinaleak jarriko dira. Inguruetan kotxean doazenea kontu handiz ibiltzeko eskatu diete, seguru asko azokara jende asko joango da eta.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun