Gaur, larunbata, arratsaldeko 6etatik aurrera, Reggae Jaia izango da Sekeko gaztetxean, Uribeko Sustrai Beltza musika elkarteak eta
Gazte Asanblada Sopeloztarrak (GAS) antolatuta. Horrenbestez, "Historia del reggae" dokumentalaren proiekzioarekin hasiera emango diote arratsaldeari eta, ondoren, Watts Atack, King Burning eta Sistahs In Roots taldeen eskutik, reggae musika entzuteko aukera egongo da, sarrera dohainik. Bestalde, Sopelako gazte asanbladakoek musika entsegu lokal bat martxan jarri gure dute Sekekon. Horretarako obrak hasi dituzte jada. "Proiektua aurrera eroateko, herriko jendearen laguntza behar dugu. Beraz, musikazale bazara, talde bat baldin baduzu edo besterik gabe lagundu gure baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kontatuko dizugu gehiago", adierazi dutenez. Asteazkenero, 20:30ean asanbladan biltzen dira. Argazkian, Sekeko gaztetxea / © Gazte Asanblada Sopeloztarra.