Presoen alde etzi udaletxean elkartzera deitu du Getxoko Bilduk

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2011ko abe. 12a, 12:24

Bildu koalizioak larunbatean iragarri bezala, asteazken honetan, abenduak 14, Euskal Herriko herri eta hiri ezberdinetan kontzentrazio, baraualdi eta ekitaldi ezberdinak izango dira, urtarrilaren 7an Bilbon egingo den manifestaldira dei eginez. Egin Dezagun Bidea ekimenaren Algortako herri bilguneak lagunduta, Getxoko Bilduk "Tortura Euskal Herrian" dokumentala emango du 11:00etan eta, ondoren, 12:30ean kontzentrazio bat izango da Getxoko udaletxeko sarrera nagusiaren aurrean. Hartara, asteazkenean, goizeko 11etan, udaletxeko sarrera nagusian biltzera deitu du koalizioak. Argazkian, Getxoko Bilduren zinegotziak herritarrez inguratuta, udaletxeko atarian.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun