Bihar, asteartea, emakumeenganako indarkeriaren kontrako kontzentrazioa izango da iluntzeko 7etan, Leioako Bulebarrean.
Bilgune Feministak eta Andrak elkarteak deituta,
hilaren 3ko erasoa salatuko dute protesta horren bidez. Aipatu egunean, 45 urteko gizonezkoa atxilotu zuen udalerrian Ertzaintzak, 10 urteko neskato bat bortxatzen saiatzea egotzita. Haika Mutil genero indarkeriaren kontrako eta berdintasunaren aldeko Leioako gizonen elkarteak ere aipatu deialdiarekin bat egin du. Horren bestez, Haika Mutilek gizon guztiei dei egin die "emakumeekin batera lan egiteko berdintasunean eta justizian oinarritako gizartea eraikitzeko, non indarkeria eta ezberdintasuna desagertzen diren". Era berean, indarkeria matxistaren aurka konbokatutako ekitaldi guztietan parte hartzeko deia ere egin du. Argazkian, hainbat gizon-emakume azaroaren 25eko elkarretaratze batean Leioan.