2008ko uztailaren 22ko polizia operazioaren ondotik, Baltasar Garzon epailearen, Espainiako Auzitegi Nazionaleko auzi-mediku baten eta bi guardia zibilen kontrako
kereila aurkeztu zuten uztailean Auzitegi Gorenean atxilotuen senideek. Magistratuari "torturak saihesteko protokoloa bete ez eta torturak ahalbidetu izana" leporatzen zioten. Gorenak, ordea, atzera bota egin du kereila,
Europa Press albiste agentziak zabaldu duenez. Auzitegiko Zigor Aretoaren arabera, "salatutako tratu txarren zantzurik ez da existitzen, ez baitago horietaz aztarna objektibo eta segururik". Besteak beste, Aitor Cotano, Inge Urrutia, Arkaitz Goikoetxea, Iñigo Gutierrez eta Mikel Saratxo getxoztarrak atzeman zituzten aipatu polizia operazioan. Torturaren Aurkako Taldeak (TAT) beraien lekukotasunak erabili ditu
"Tortura Euskal Herrian" dokumentala egiteko. Argazkian, Arkaitz Goikoetxea getxoztarra Guardia Zibilaren ziegetan / © TAT.