Errandakoa dela eta, Bilduk, berriz ere, eskatu nahi die eskumenak dituzten instituzioei neurri eraginkorrak har ditzatela, kontuan hartzen neurri horiek hainbat esparrutan eragitekoak izan behar direla, hau da, arazo sozial, bere osotasunean, aurre egiteko kapaz direnak (besteak beste, hezkuntza arloan).
Bilduk, emakumeok gugan konfiantza berreskura dezagun, baita gugan benetako nagusitasuna sor dezagun ere, emakumeen autodefentsaren alde dagoela adierazi nahi du.
Guzti honen harira, Bilduk bat egiten du abenduaren 13rako 19:00etan Bulebarrean Leioako emakume taldeek deitutako mobilizazioarekin.
Leioako Bildu